Hasiera

ALBISTEAK

2011-12-12

irudia

Jolas tailerrak abenduaren 22an eta 23an

Datorren abenduaren 22an eta 23an,  2 Jolas tailer antolatu ditugu Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleentzat. Udaleko Euskara Zerbitzuko EBPNren (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) baitako ekintza da, Arrasateko Txatxilipurdi Haur eta Gazte Ekintzak elkarteak gidatuta. 

Jolas tailerretan, jolasa eta birziklapena izango dira helburua eta tresna,ohiko materialak beste ikuspuntu batetik ikusteko aukera izango baitute haurrek.
 
Lehen eguneko jolas tailerra bi ordukoa izango da bigarrena ordu eta erdikoa. Gaztelekuan egingo dira tailerrak eta gehienez ere 20 haur onartuko dira taldeko. Hori dela-eta, aldez aurretik eman beharko duzue zuen seme-alabaren izena Euskara Zerbitzuan (943 805 622). Izena emateko azken eguna abenduaren 19a izango da.
 
Hona, Jolas tailerren egunak eta ordutegia.
 
·        Jolas kooperatiboen tailerra
Abenduaren 22a
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrentzat
      17:00-19:00
Taldean jolasteko jolasak, guztiek irabazi edo galtzen dute. Ez dira lehiatzen.
 
·         Jostailu tailerra
Abenduaren 23a
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako haurrentzat
      17:00-18:30
       Haurrekin jostailuei buruz, iragarkiei buruz…ea hitz egin ondoren, jolas
bat   proposatzen da beraiekin egiteko eta ondoren jostailu bat sortzen da
birziklatutako materialarekin.
Gehiago irakurri

2011-10-26

irudia

Haurrentzat Zinema Euskaraz

 Datorren igandean, urriak 30, Jean-Pierre Sinapi zuzendari frantziarraren Aukera Gazteak (Camping à la ferme. 2005) filma eskainiko dute Herri Antzokian, 16:45etan, euskaraz.

Gehiago irakurri

2011-10-17

irudia

Teknologia berriak euskaraz ikastaroak

Ordiziako Udaleko euskara zerbitzuak Ordiziako Kazetagunearekin elkarlanean teknologia berriak euskaraz erabiltzeko ikastaroak bultzatzen ditu. Helburu nagusia herritarren artean euskara lantzeko tresnen zabalkundea egitea da.

Gehiago irakurri

2011-10-14

irudia

Haurrentzako masaje tailerra

Azaroaren 4an hasiko da Ordizian urtebetez azpiko haurrentzako masaje ikastaroa, Udaleko Euskara Zerbitzuak seigarren urtez jarraian antolatuta.

Gehiago irakurri

2011-09-29

irudia

0-5 urteko haurren jolas eta abestiak ikastaroa

Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak 0-5 urteko haurren jolas eta abestiak ikastaroa antolatu du urrian 0 eta 5 urte bitarteko seme-alaba(k) dituzuen gurasoei begira. Ordiziako Udalean eman dezakezue izena (Euskara Zerbitzua, Kale Nagusia 26), goizeko 09:00etatik 13:30era, edota 943 80 56 22 telefonora deituta.

Gehiago irakurri

2011-09-19

irudia

AISA euskara ikastaro berria etorkinentzat

Datorren urriaren 3an etorkinentzat “Aisa” euskara ikastaro berria hasiko da Ordizian. Ikastaro hau egiteko interesa duten ikasle etorkinek Ordiziako Udalean eman dezakete izena (Euskara Zerbitzua, Kale Nagusia 26), goizeko 09:00etatik 13:30era, edota 943 80 56 22 telefonora deituta.

Gehiago irakurri

NABARMENDUAK

EGITASMOAK ZURETZAT

BA AL ZENEKIEN?

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Otsaila 2012 Aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli