Udaleko Euskara Zerbitzuak gonbidatu ohi du Elgoibarko Izarra Euskara Elkarteko dinamizatzaile Imanol Larrañaga ikastetxeetara, Euskara Biziberritzeko Planaren barruan. Izan ere, zenbait ikasle inkontzienteki aritzen dira gaztelaniaz, eta motibazio saio honekin eta gisakoekin, batzuk behintzat horretaz konturatzea eta hausnarketa prozesu bat hastea nahi genuke.
Imanol Larrañagak Jakintza eta Oianguren ikastetxeetako Batxilergoko 1. mailako ikasleei zuzendutako ikastaroa da. Euskararen inguruan hitz egiten dute gazteek Larrañagarekin, guztiz parte hartzailea den bi orduko solasaldian.
Hizkuntzen gaineko hitzaldiaren bidez, munduko hizkuntzen eta euskararen egoeraren berri emango die gazteei Larrañagak, soziolinguistikako zenbait ideia lantzearekin batera.
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A
| Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta