Ordiziako Udalak, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan, Ikastetxeekin elkarlanean bultzatu dugu Hizkuntza Heziketarako Ikastaroa, Urtxintxa Eskolako soziolinguistika arloko hezitzaileen eskutik.
Ikastaroaren lehen xedea honakoa da: hizkuntza baten ikaskuntza-irakaskuntzan diren alde guztien ikuspegi globala lortzea eta, bide batez, hizkuntza arau eta jarrerei dagozkien kontuak curriculumaren osagai izatea. Azken batean, hizkuntzarekiko jarrerak, balioak eta arau sozialak jorratzen dira, beti ere talde dinamika eta hausnarketen bidez, gazteen euskararen erabileran eragiteko helburuz.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailako ikasle guztiek hartzen dute parte egitasmo honetan. Gazte horiek, bi astetik behin ordubeteko saioa egiten dute eskolan bertan Urtxintxako teknikariekin.
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A
| Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta