Gaztezulo hilabetekaria Ordiziako gazteen esku
Ordiziako Udalak eta GAZTEZULOk elkarrekin garatutako ekimenaren bitartez, euskarazko irakurzaletasuna bultzatu nahi da gazteen artean, eta Ordiziako gazteek hilabetekaria etxean jasotzeko aukera dute.
Ordiziako gazteek GAZTEZULO sei hilabetez doan jasotzeko aukera dute. Urrian hasi eta apirila arte etxean jasotzen dute. Apirilean, berriz, gazteekin harremanetan jarri eta aldizkariari buruz duten iritzia jaso ondoren, urte osoko harpidetza eskaintzen zaie.
GAZTEZULO hilabetekaria 2000ko urrian sortu zen, eta geroztik, hilero egon da Euskal Herriko prentsa kiosko eta saltokietan. Horrez gain, hilero hitzordua izan dugu aldizkaria etxean jasotzen duten 7000tik gora harpidedunekin.
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A
| Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta