Mota: Udako ikastaroak
Erakundea: Ordiziako Udala
Matrikularen % 50a itzuliko zaie langabe edo ikasten ari eta euskarazko ikastaroa egiten dutenei, beti ere, aprobetxamendu eta asistentzia ona izan badute.
Diruz lagunduko diren ikastaroak
- Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)
- Euskal Herriko Unibertsitatearen uda ikastaroak (EHU-UPV)
- Hik Hasi-ren topaketak
Diru-laguntza jasotzeko baldintzak
- Ordizian erroldatuta egotea.
- Beste inolako laguntzarik ez jasotzea.
- Hasitako ikastaroa bukatzea.
- Asistentzia eta aprobetxamendu ona izatea: %85 UEU eta EHU-UPVko ikastaroetan eta %100 Hik Hasiren ikastaroetan.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera-orria behar bezala beteta.
- Nortasun agiriaren kopia.
- Langabezi-txartela edo ikasle ziurtagiriaren fotokopia.
- Matrikula ordaindu dela ziurtatzen duten aurrezki kutxako agiriak.
- Asistentzia eta aprobetxamenduari buruzko txostena.