Hasiera

Euskara sustatzeko egitasmoak antolatzea

  • Diru Laguntzak » 
  • Egitasmoak antolatzeko » 
  • Euskara sustatzeko egitasmoak antolatzea

Mota: Egitasmoak antolatzeko

Erakundea: Ordiziako Udala

Xedea

Deialdi honen xedea da EBPNko kudeaketa plana garatzeko edota osagarri diren jarduerak eta egitasmoak antolatzen dituzten elkarteentzako diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.
 

Jasotzaileak

Egoitza eta jarduteko esparrua Ordizian dituzten herritarren irabazi asmorik gabeko elkarteek eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

Deialdi honetatik kanpo geratuko dira euskara normalizatzea helburu ez duten programak edo ekintzak, edota bere izaeragatik edo xedeagatik Udalaren beste diru-laguntza deialdietan/atalen batean sar daitezkeen programak edo ekintzak.
 

Bete beharreko baldintzak

Diru-laguntza eskuratu nahi dutenek honako betebehar hauek bete beharko dituzte:

  • EBPNn Ordiziako 2011. urteko kudeaketa planean jasotakoarekin bat euskararen erabilera soziala sustatzeko, hedatzeko edo normalizatzeari zuzendutako ekintza ezberdinez osatutako programak edo jarduera espezifikoak garatzea.
  • Betebehar fiskalak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Diru-laguntza hauek bateragarriak dira beste administrazio edo erakunde publiko edo pribaturen batek emandako diru-laguntzekin. Nolanahi ere, ez da gain-finantzaketarik izango.
  • Ekintzei lotutako publizitatean Ordiziako Udalaren babesletza adierazi beharko da.


Eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera egiten duen erakundeko arduradunaren edo ordezkariaren NANaren fotokopia.
  • Diruz laguntzea nahi diren proiektu, jarduera edo programaren azalpen zehatza
  • Diruz laguntzea nahi diren proiektuen gastuen eta sarreren aurrekontua…
  • Beste udal atal, erakunde eta abarri egindako diru laguntza eskaerak edo dagoeneko onartutakoak zehazten dituen adierazpena.

Udalak beharrezkoa irizten dion informazio osagarria eskatu ahali zango die eskatzaileei eskabidean adierazitakoa egia dela ziurtatzeko.

Eskaera egiteko dokumentuak 2011ko apirilaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Material osagarria

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Maiatza 2012 Aurrera
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli