Xedea
1. artikulua. Laguntzen helburua. Euskara ikasten edo hobetzen diharduten bizilagunei dirulaguntza publikoak ematea da oinarri hauen xedea.
2. artikulua. Eskumena duen organoa. Deialdia Ordiziako Udalak onartuko du eta deialdiaren zabalpena eta argitalpena bermatuko du.
3. artikulua. Araudia. Laguntzen emakidak nahiz diru-laguntza emailearen eta onuradunen arteko lege harremanak oinarri hauen arabera eta diru-laguntzak ematerakoan indarrean dagoen araudiaren arabera xedatuko dira.
Oinarri hauetan aurreikusi gabeko gaietarako azaroaren 17ko Diru-laguntzen 38/2003 Legea (Estatuko Aldizkari Ofiziala. 2003-11-18) hartuko da oinarri.
Eskatzaileak
4. artikulua. Diru-laguntza hauen eskatzaileek honako baldintzak bete behar dituzte:
Diru-laguntza honetatik kanpo geratzen dira, xede berbererako beste erakunde pribatutik edo publikotik, HABEtik izan ezik, diru-laguntza jaso duten ikasleak.
5. artikulua. Lagundu daitezkeen ikastaroak. HABEk homologatutako euskaltegiek eta zentroek emandako euskalduntzeko eta alfabetatzeko ikastaroak lagundu ahal izango dira, 2010eko urriaren 1etik 2011ko irailaren 30a bitartean antolatutakoak.
a) HABEk homologatutako ikastaroak. (2005eko uztailaren 27ko ebazpena).
b) Ikastaro ez homologatuak: Modulazio txikikoak, baina beti ere ikasturtean zehar urrats bat gainditzen bada.
6. artikulua. Diru-laguntza jasotzeko baldintzak.
Eskabideak
9. artikulua. Eskabideak egiteko epeak. Eskatzaileak ikastaroa amaitu ondoren egin beharko du diru-laguntza eskaera. Herritarren Arretarako Udal Bulegoan (Kale Nagusia, 26-behea), 9:00etatik 13:00etara bitartean, ondoren zehazten denaren arabera:
a) Neguko ikastaroak (urria-ekaina).
b) Udako ikastaroak (uztaila-iraila).
c) Auto-ikaskuntza:
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A
| Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta