2011-10-17
Ordiziako Udaleko euskara zerbitzuak Ordiziako Kazetagunearekin elkarlanean teknologia berriak euskaraz erabiltzeko ikastaroak bultzatzen ditu. Helburu nagusia herritarren artean euskara lantzeko tresnen zabalkundea egitea da.
Ikastaro hauekin herritarrengan, eta batez ere gazteenengan eragin nahi da, sarean euskaraz ibili daitezen. Helburu hori kontuan hartuz, datorren asteazkenean eta ostegunean, urriak 19 eta 20, bi ikastaro emango dira:
- Data: Urriak 19, asteazkena.
- Ordutegia: 11:00etatik – 13:00era
“Quick Response Barcodes” (Erantzun azkarreko Barra-kodea) edo QR kodeak ohiko barra kodeak ordezkatzeko sortu ziren. QR kodeak zer diren, zertarako balio duten eta zertarako erabil daitezkeen erakutsiko da. Ez da beharrezkoa gaiari buruzko ezagutzarik edukitzea.
Bi ikastaroak dohainik eta euskaraz izango dira, eta komenigarria da aldez aurretik izena ematea 943 08 60 23 telefonoan.
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A
| Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta