2011-12-12
Jolas tailerrak abenduaren 22an eta 23an
Datorren abenduaren 22an eta 23an, 2 Jolas tailer antolatu ditugu Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleentzat. Udaleko Euskara Zerbitzuko EBPNren (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) baitako ekintza da, Arrasateko Txatxilipurdi Haur eta Gazte Ekintzak elkarteak gidatuta.
Jolas tailerretan, jolasa eta birziklapena izango dira helburua eta tresna,ohiko materialak beste ikuspuntu batetik ikusteko aukera izango baitute haurrek.
Lehen eguneko jolas tailerra bi ordukoa izango da bigarrena ordu eta erdikoa. Gaztelekuan egingo dira tailerrak eta gehienez ere 20 haur onartuko dira taldeko. Hori dela-eta, aldez aurretik eman beharko duzue zuen seme-alabaren izena Euskara Zerbitzuan (943 805 622). Izena emateko azken eguna abenduaren 19a izango da.
Hona, Jolas tailerren egunak eta ordutegia.
· Jolas kooperatiboen tailerra
Abenduaren 22a
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako haurrentzat
17:00-19:00
Taldean jolasteko jolasak, guztiek irabazi edo galtzen dute. Ez dira lehiatzen.
· Jostailu tailerra
Abenduaren 23a
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako haurrentzat
17:00-18:30
Haurrekin jostailuei buruz, iragarkiei buruz…ea hitz egin ondoren, jolas
bat proposatzen da beraiekin egiteko eta ondoren jostailu bat sortzen da
birziklatutako materialarekin.
Lagun bati bidali