Hasiera

ALBISTEAK

2011-10-14

Haurrentzako masaje tailerra

irudia

Azaroaren 4an hasiko da Ordizian urtebetez azpiko haurrentzako masaje ikastaroa, Udaleko Euskara Zerbitzuak seigarren urtez jarraian antolatuta.

 Masaje tailerra, EBPNren (Euskara Biziberritzeko Plana) barruko ekintza da eta familia bidezko hizkuntzaren transmisio bideak indartzea du helburu. Izan ere, Ordiziako Udalak, egoera guztietan euskara erabili ahal izateko tresnak eman nahi dizkie gurasoei: “Masajea haurrekin komunikatzeko beste modu bat da eta, eskuen teknikak ez ezik, hizkuntzak ere badu hor zerikusia”.

 
Aurreko urteetan bezala, Jone Beitialarrangoitia psikoterapeuta legazpiarrak emango du masaje tailerra, zazpi saiotan. Hain justu ere, honako egunotan: azaroaren 4an, 8an, 11n, 15ean, 18an, 22an eta 25ean. Masaje tailerrak 30 euroko kostua du eta ordu eta laurdeneko iraupena izango du saio bakoitzak (10:00etatik 11:15era). Urdaneta ikastetxean emango da ikastaroa. Informazio gehiago nahi duenak 943 80 56 22 telefonora dei dezake, edota ebpn@ordizia.org helbidera idatzi.
 
 
Liburuxka opari
Jone Beitialarrangoitia irakaslearen esanetan, gurasoen eta seme-alaben arteko lotura eta elkar-ezagutza handitzeaz gain, masajea ona da haurraren sistema inmunologikoa, nerbio-sistema, hezur-sistema eta digestio nahiz muskulu-sistemak bizkortzeko.
 
Tailerrean zehar, gorputzaren atal desberdinak landuko dituzte. Eta, saio bakoitzaren amaieran, irakaslearekin bakarka aritzeko aukera izango dute gurasoek.
 
Masaje infantil liburuko hainbat atal oinarri hartuta, euskarazko liburuxka osatu dute Udaleko Euskara Zerbitzukoek. Liburuxka hori banatuko zaie tailerreko gurasoei, etxean ere euren haurrari masajea ematen jarrai dezaten. Tailerrean parte hartu ez eta liburuxka eskuratu nahi lukeen gurasoak, Euskara Zerbitzuan eskatu dezake.
 

Lagun bati bidali

Idatzi zure iruzkina

 

       
  Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.  
  Izena*  
  E-posta*  
  Mezua*  
       
  Idatzi segurtasun kodea  
  segurtasun kodea  
       
     
       

 

Lagun bati bidali

 

       
  Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.  
  Bidaltzailearen izena*
 
  Bidaltzailearen eposta*
 
  Jasotzailearen izena*
 
  Jasotzailearen eposta*
 
  Mezua  
       
  Idatzi segurtasun kodea*  
  Idatzi segurtasun kodea
 
       
     
       

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Otsaila 2012 Aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli