2011-09-19
Datorren urriaren 3an etorkinentzat “Aisa” euskara ikastaro berria hasiko da Ordizian. Ikastaro hau egiteko interesa duten ikasle etorkinek Ordiziako Udalean eman dezakete izena (Euskara Zerbitzua, Kale Nagusia 26), goizeko 09:00etatik 13:30era, edota 943 80 56 22 telefonora deituta.
Aurreko ikastaroetan bezala, AISA ikastaroak 60 orduko iraupena izango du. Ikastaro urriaren 3an hasiko da eta abenduaren 22an amaituko. AEK euskaltegiko irakasleak izango dira ikastaroa emango dutenak, astelehen, astearte eta ostegunetan, goizeko 09:00etatik 11:00etara edota arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara. Ikastaroan zehar, batez ere, hitzak eta esaldiak landuko dira ondorengo gaien inguruan: agurrak, zenbakiak, familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola, merkatua eta erosketak,… bai eta euskararen oinarrizko ezagutza (errotuluak, kartelak, ordutegiak…). Etorkinek euskara ikasteko AISA ikastaroa Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatu du. HABE erakundeak finantzatzen du AISA ikastaroa, baina material didaktikoaren kostua (bi liburu eta hiztegia zazpi hizkuntzatan marrazkiekin) Ordiziako Udalak ordainduko du. HABEk Ordiziarako jartzen duen betebeharra da gutxienez zazpi pertsona matrikulatzea ikastaroari hasiera emateko.
© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A
| Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta