Hasiera

ALBISTEAK

2011-09-29

0-5 urteko haurren jolas eta abestiak ikastaroa

irudia

Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak 0-5 urteko haurren jolas eta abestiak ikastaroa antolatu du urrian 0 eta 5 urte bitarteko seme-alaba(k) dituzuen gurasoei begira. Ordiziako Udalean eman dezakezue izena (Euskara Zerbitzua, Kale Nagusia 26), goizeko 09:00etatik 13:30era, edota 943 80 56 22 telefonora deituta.

Jakin badakigu zein garrantzitsua den zuen egitekoa seme-alaben heziketan eta garapen pertsonalean, eta euskara eskola-hizkuntza bakarrik ez izateko, gure hizkuntza barneratu eta bultzatzera animatu nahi zaituztegu, haurrari etorkizunean oso mesedegarri gertatuko zaio-eta.

Sei orduko ikastaro laburra izango da, urriaren 13, 20 eta 27an, eta gurasoei jolas zahar eta berriak irakatsiko zaizkizue. Lehen bi saioetan gurasoek bakarrik hartzen dute parte, eta azken saioan gurasoak eta haurrak elkarrekin. Jolasaren bitartez, gainera, haur hizkeran trebatu nahi zaituztegu.

Arratsaldez izango da ikastaroa, 17:30etik 19:30era, Barrena Kultur Etxean. Ordutegia ondo ez bazaizue egokitzen, baina ikastaroa egiteko gogoa edo interesa baduzue, jakinarazi, mesedez, ordutegia berrikusten saiatuko gara-eta.

Lagun bati bidali

Idatzi zure iruzkina

 

       
  Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.  
  Izena*  
  E-posta*  
  Mezua*  
       
  Idatzi segurtasun kodea  
  segurtasun kodea  
       
     
       

 

Lagun bati bidali

 

       
  Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.  
  Bidaltzailearen izena*
 
  Bidaltzailearen eposta*
 
  Jasotzailearen izena*
 
  Jasotzailearen eposta*
 
  Mezua  
       
  Idatzi segurtasun kodea*  
  Idatzi segurtasun kodea
 
       
     
       

LAGUNTZA ONLINE

AGENDA

ATZERA Otsaila 2012 Aurrera
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829    

© 2010 - Ordiziako Euskara Atala
XHTML | CSS | WAI-A | Lege oharra | Kontaktua
iametza interaktiboak garatuta

gora itzuli