Ordiziako toponimia eta leku-izenak mapa batean bildu dira eta erakusgai jarriko dira D´Elikatuz zentroan otsailaren 27tik martxoaren 6ra arte.
Hainbat paneletan zehar, Ordiziako toponimo guztiak ikusiko dira: baserri eta etxeen izenak, auzoak, errekak, lursailak…
Herritarren parte hartzea behar dugu. Horiek ezagutuz gero, gorde egingo ditugu eta iraungo dutelako batetik.
Bestetik laguntza behar dugulako:
- Lokalizatu gabeko toponimoak ditugulako oraindik ere, eta horiek kokatzeko.
- Toponimo batzuetan ahoskera forma desberdinak ditugulako eta hori argitzeko.
- Lortu diren emaitzak kontrastatzeko eta iritziak jasotzeko.
Jarri zure aletxoa... bertako leku-izenak gal ez daitezen.
2009/02/27 - 2009/03/06
D´Elikatuz Zentroan
17:00 - 20:00
11:00 - 13:00 (Larunbatean)
Toponimoak jaso dituzten bi adituak egongo dira aste barruan (18:00 – 20:00) eta larunbatean.
Titulua: “Toponimia eta lekuen izena: gure arbasoen altxorra”.
Hizlaria: Imanol Goikoetxea – Euskaltzaindiako Onomastika Batzordeko kidea, Geografoa, Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta Arantzadi Elkarteko Espeleologia saileko zuzendaria.
Martxoaren 4an, 19:00etan D´Elikatuzen bertan.
Bidali zure argazkiak: